Larunbatean ospatu zituzten Inauteriak Aranon, egun osoko planarekin. Zomorroek puxka biltzea egin zuten goizean, baserriz baserri. Elkarrekin bazkaldu zuten ondoren, eta Zahagi Dantzak hartu zuen protagonismoa arratsaldean. Afaria ere elkarrekin egin zuten, musika eta guzti.
Ohiko ekintzetan, dena den, ezohiko 'bisitari' bat izan zuten aranoarrek: Repsoleko 'agintaria', herritarrei dirua eman nahian aritu zena, Zahagi Dantzan murgilduta. Parke eolikoen proiektuen kontra egin zuten aldarrikapena Inauterien egunean, eta herritik bota zuten Repsoleko 'agintari' trajeduna, makilkadaka, mozorro guztiak atzetik zituela.