Datorren larunbatean ospatuko dituzte Inauteriak Aranon. Aurtengoan ere egun osoko egitaraua prestatu du festa batzordeak, eta adin guztietako pertsonek izango dute gozatzeko tartea.
Goizean goiz jaikita, 08:00etan abiatuko dira Zomorroak puska biltzera. Suron jarri dute hitzordua, eta herriko inguruetatik barrena baserriz baserri ibiliko dira eguerdia ondo sartu arte. Izan ere, 14:00ak alderako aurreikusten dute Zomorroen iritsiera.
Goizeko lanak ondo beteta, bazkari eder baten bueltan elkartuko dira 15:00etan, eta Zahagi Dantza izango da bazkalosteko plana.
Hortik aurrera, DJ Gorkaren saioarekin hasiko da festa giroa, eta herri afariaren ondoren goizaldeko ordu txikietara arte luzatuko da parranda.
|
ARANOKO INAUTERIAK 2024 OTSAILAK 22 08:00 Zomorroen puska biltzea. Surotik hasita. 14:00 Zomorroen iritsiera herrira. 15:00 Zomorroen bazkaria. 18:00 Zahagi dantza. 19:00 DJ Gorkaren lehenengo saioa. 21:00 Herri afaria. 23:00 DJ Gorkaren bigarren saioa. |