Datorren ostiralean hasiko da Mingañe Saltsan bertso afari sariketaren hirugarren edizioa. Leitzako Atekaberts bertso eskolak antolatu du sariketa, eta aurtengoan ere lotura izango du Urumea bailararekin.
Aranoko ostatuan jokatuko dute lehenengo kanporaketa, ostiralean bertan, gaueko 21:00etan hasita. Bertan kantuan arituko dira Irantzu Idoate, Joanes Illarregi, Iñigo Gorostarzu 'Etxorde' eta Maddalen Arzallus. Izena emateko Aranoko ostatura deitu behar da: 948 51 42 79.
Bigarren kanporaketa Areson izango da otsailaren 21ean, eta hirugarrena Errazkinen hilaren 28an. Hirugarren saioan Eli Pagola ereñotzuarrak kantatuko du.