Arano ere UEMAko kide izango da larunbatetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 10a, 11:13

Azaroaren 28an erabaki zuen Aranoko Udalak UEMAn sartzeko eskaera egitea, eta proposamena ontzat emango du UEMAren Batzar Nagusiak, larunbat honetan, Lekunberriren eskaerarekin batera. «Euskaldunen %92,2ko indizearekin, euskeraren arnasgune trinkoenetako bat da Arano», adierazi du UEMAk.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide izango Arano ere, larunbat honetatik aurrera. Aranoko Udalak bere azkeneko plenoan, azaroaren 28an, aho batez onartu zuen UEMAn sartzeko eskaera egitea, eta UEMAren Batzar Nagusiak ontzat emango du proposamena, Lekunberrirenarekin batera. Larunbatean izanen da batzarra, goizeko 10:00etan hasita, Zarauzko Modelo aretoan.

«Euskaldunen %92,2ko indizearekin, euskeraren arnasgune trinkoenetako bat da Arano, eta horri eutsi nahi dio Udalak», nabarmendu du UEMAk. Aranok eta Lekunberrik UEMArekin bat eginda, 113 izanen dira UEMAko udalerriak larunbatetik aurrera, «guztien artean 348.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz».

Horrela, Urumea bailara osoa izanen da UEMAren parte, lehendik baitira kide Goizueta, Hernani eta Astigarraga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!