Festa polita Aranon, San Roke egunean

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 18a, 00:00

Txistulariak San Roke eguna ospatzen, Ostiralean.

Ostiralean ospatu zuten aranoarrentzat hain berezia den San Roke eguna, txistuaren soinuan eta erritmoan. Txiki gelditu zen ermita, Inaxio Azkuaga parrokoak emandako Meza Santua entzuteko. Giro bikainarekin ospatu zuten herri bazkaria eta jaiei amaiera emateko 'Agur Jaunak eta Andreak' abestu zuten. Txoko ezberdinetatik etorritako 11 txistulari elkartu ziren, eta Nafarroako zein herri mugakideetatik gerturatutako herritarrak animatu zituzten egun osoan zehar. 

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!