Aranon bilduko dira bihar, San Roke egunez, Hernani, Goizueta, Leitza, Elorrio, Getaria, Pasaia, Areso eta Arabako txistulariak, egun honi alaitasuna eta musika eskaintzera. Egitarau borobila antolatu dute eguna ospatzeko. Goizean txistulariek irteera eginen dute San Roke baselizara, eta segidan, Aranoko elizako kanpandorretik jaien hasiera iragarriko da. 11:00etan Santua omentzeko meza izanen da, eta ondoren hamaiketakoa, txistulariek animatuta.
Herri bazkaria ere antolatu dute, eguerdiko 14:30etarako. Eta arratsaldean, jaiari amaiera emateko, 'Agur Jaunak eta Andreak' kantua abestuko dute bertaratuek, elkarrekin.