Ohitura den bezala, aurten ere, txiki geldituko da ermita San Roke egunean; Santua gurtzen duen ermitan elkartuko baitira aranoarrak eta herri mugakideak. Txistuak beti izan du nagusitasuna egun honetan, izan ere, garai batean, Hernaniko Antsorena eta Zubillaga txistulariek oinez egiten zuten Hernanitik Aranorako bidea, herriko jaiak girotzeko asmoz. Nagusitasuna hartu zuen txistuak ospakizun honetan. Urteekin, ordea, ohitura hori galtzen joan zen, 1970.urtean Antonio Intxausti "Txobito" txistulari hernaniarrak, ohitura berriz berreskuratzea erabaki zuen arte. Joxan Ruizen eta Hernaniko txistulari gazteen laguntza izan zuen "Txobitok" lan honetan. Urteen poderioz, txistularien kopurua handituz joan da, eta orain, hainbat tokitako txistulariak elkartzen dira San Roke egunean. Aurten Hernani, Goizueta, Leitza, Elorrio, Getaria, Pasaia, Areso eta Araba txistulariak bilduko dira, besteak beste, egun honi alaitasuna eta musika eskainiz.
EGITARAUA
ARANO
Abuztuak 16
10:00 Herriko txistularien elkarretaratzea.
10:20 Txistularien irteera San Roke baselizara eta ongietorria txistuaren doinuan.
10:30 Aranoko elizako kanpandorretik jaien hasiera iragarriko da, kanpai hotsarekin batera.
11:00 Santua omentzeko meza, ermitan.
11:45 Mezu bukatutakoan, hamaiketakoa, elizaren ondoan eta txistulariek animatuta. Ondoren, kalejira herrian zehar.
14:30 Herri bazkaria Kontsejupen.
18:00 Jaien amaiera, "Agur Jaunak eta Andreak" kantuarekin.