Lordik eta Urbietak irabazi zuten Aranon

Kronika - Erredakzioa 2024ko abu. 1a, 00:00

Lau finalistak txapelketako sariak eskuan dituztela.

Agilarrek eta Zugarramurdik osatutako bikotearen aurka jokatu zuten Mus Txapelketako finala.

Aranoko Santiotako Mus Txapelketak baditu irabazleak: Juan Miguel Lordi eta Joxe Mari Urbieta. Final ederra jokatu zuten Aitor Agilarren eta Xabier Zugarramurdiren aurka, eta beteranoen esperientzia ezinbestekoa izan zen txapela etxera eramateko. Hirugarren postua Jose Luis Toledotxikirentzat eta Inigo Izetarentzat izan zen.

Giro ederra sortu zen jokatutako partidu guztietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!