Aranoko Santio festek gaur egun benetan garrantzitsua izanen dute. Feriak bertako eta kanpoko jende asko biltzen du, ohiko tortilla patata lehiaketarekin. Goizean zehar ez da beste ekitaldirik izanen, baina ferian denetarik izaten da, batez ere jan-edana.
Arratsaldean herri ipuin kontaketa Maisuenean eginen da. Bertan Aranon kontatzen zen lamiaren ipuina azalduko da. Ondoren, herri kirol jaialdia antolatu da Esnal anaiekin aizkoran eta Aimar Galarraga eta Lartainekin harrijasotzen.
Bertsotarako tartea afaldu eta gero izanen da Sustrai Colina, Agin Laburu, Maider Arregi eta Joanes Illarregirekin. Aritz Zerainen esanetara bertsoak abestu eta gero erromeriaren txanda iritsiko da Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folkekin.
Atzo ostilarean, giro ederra sortu zen erraldoiaren ibilbidean eta mus txapelketan.
SANTIOAK ARANON GAUR 12:00 Feria Zapotxin lagunaren bisitarekin. Tortilla lehiaketa. 17:00 Herri ipuin kontaketa Maisuenean. 18:00 Herri Kirolak. Aizkoran arituko dira Haritz eta Jon Esnal anaiak. Harrijasotzen Aimar Galarraga eta Imanol Royo Lartain, Ostolaza harri eskolakoak. 21:00 Herri afaria. Norberak etxetik ekarria. Ondoren: Bertso saioa. Maider Arregi, Joanes Illarregi, Agin Laburu, Sustrai Colina. Gai jartzen Aritz Zerain arituko da. 24:00 Erromeria Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk. |