Lamixanen aurkezpen ibilbidea gaur, herritik Surora

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 26a, 00:00

Doraemon eta Porrotx buruhaundiak, Zapotxinekin atzean.

Santio egunak eman zion atzo hasiera fiestari eta gaur arnas pixkat hartuko du, lau ekitaldirekin, indarberrituta etorriko den asteburuari begira.

 

Aranoko fiestak atzo hasi ziren Zapotxinek botatako txupinazoarekin eta egun borobila pasa eta gero, gaur jaiek arnas pixkat hartuko dute. Egitarauan lau ekitaldi daude iragarrita, baina ez dira nolanahikoak. Eñauten Lamixan erraldoiaren aurkezpen ibilbidea herritik Surora eginen da, 10:30etan. Bertan, hamaiketakoa izanen da.

Arratsaldean pala txapelketako finalak jokatuko dira eta herri afaria eta gero mus eta toka txapelketak izanen dira. San Roke elkartean jokatzen den mus txapelketak 50garren edizioa du aurtengoa. Ez da gutxi. Lagun arteko toka txapelketa kanpoan izaten da.

Gaurko eguna pasata, larunbata batez ere, eta igandea indarberrituta iritsiko dira. Bihar eguerdian feria ospetsua antolatuko da, aurten gainera sorpresaz beterik datorrena.

 

SANTIOAK ARANON

GAUR

10:30 Herritik Surora, erraldoien aurkezpen ibilbidera. Hamaiketakoa.

17:00 Pala txapelketaren jarraipena eta Finala.

21:00 Herri afaria. Norberak etxetik ekarria.

22:30 XL. Mus Txapelketa San Roke elkartean. Kanpoan lagunarteko Toka txapelketa.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!