Alaitz Roteta, Gorka Valdés eta Hekthor Folk, erromerian

Kronika - Erredakzioa 2024ko uzt. 24a, 00:00

Irati, Ane eta Joxe Leon oiartzuarren kantaldia bihar izanen da.

Komeriak taldea ordezkatuko du trikitiak elkartutako hirukoteak, larunbata gauerdiko emanaldian.

 

Musikak beti izaten du leku berezia Aranoko Santioetan eta aurten ere horrela izanen da. Hasiera batean Komeriak taldea zegoen iragarrita larunbaterako, baina azken momentuko arazo baten ondorioz erromeria Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk hirukoteak girotuko du. Trikitiak elkartutako hiru lagun dira,  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeetakoak eta hara, ekitaldi ofiziala non eta Aranon. Gauerdi aldean dago iragarrita kontzertuaren hasiera eta gaur egungo abestiekin eta garai batekoekin dantzatzeko aukera izanen da.

 

Irati, Ane eta Joxe Leonen kantaldia, bihar

Hala ere, musika emanaldiak bihar estreinatuko dira Oiartzungo Ane Badiola, Irati Odriozola eta Joxe Leon Amigorenaren kantaldiarekin. Euskal kantuen emanaldia eskainiko dute. Musika Joxe Leonek jarriko du eta Anek eta Iratik euren ahots eztiekin abestuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!