Etzi hasiko dira Santio Jaiak Aranon, eta festetako lau egunetatik hirutan, elkarrekin afaltzeko zita jarri dute aranoarrek. Herri afari autogestionatuak eginen dituzte, norberak etxetik eramandakoarekin, alegia. Uztailaren 22an izanen da aurrenekoa, 21:00etan, DJ Gorkak girotuta. Hilaren 23an izanen da bigarrena, Izer eta Alabierrek girotuta. Eta uztailaren 25ean hirugarrena, bingo musikatu eta guzti.