Santio egunarekin bukatuko dira aurtengo jaiak Aranon, eta ohikoa izaten den bezala, bertso saioa ere izanen da egun horretan. Puntako saioa prestatu dute aurten, gainera. Arratsaldeko 19:00etan hasita, bertsotan ariko dira Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Soto.