Potoloak izanen dira Aranoko Santiotako lehenengo bi egunak, uztailaren 22koa eta 23koa; eta ekintza gutxiago izanen dituzte hirugarrenean, astelehenez. Baina ezin esan atseden hartuko dutenik. Izan ere, bi txapelketa prestatu dituzte egun horretarako. Aurrena, 18:00etan hasita, haur eta gazteen arteko pala txapelketa jokatuko dute. Eta ondoren, gaueko 22:00etatik aurrera, mus txapelketaren 39garren edizioa izanen da jokoan.