Apar festa, txokolatada eta altxorraren bila jolasa, haurren gozagarri

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 15:59

Arratsalde ederra izanen dute gaurkoa Aranoko haur eta gaztetxoek, Santio Jaien bigarren egunean. Apar festarekin hasiko dute arratsaldea, 16:00etan; txokolate beroaz gozatzeko aukera izanen dute ondoren, 17:30etan; eta altxorraren bila jolasarekin borobilduko dute jardunaldia, 18:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!