Artisau eta produktuen feria jendetsua, Santioak ondo hasteko

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 18a, 13:44

Datorren larunbatean, hilaren 22an, hasiko dira Santio Jaiak Aranon. Eta ohi bezala, txupinazoaren ondoren, herriko artisau eta produktuen feria jarriko dute eguerdian. Jendetsua izaten da feria, eta halakoxea espero da aurtengoa ere. Gainera, tortilla lehiaketa ere eginen dute, herritarren artean saltsa piztuko duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!