Giro paregabea, Aranoko Inauterietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 5a, 00:00

Ederki pasa zuten festara animatu ziren aranoarrek. Argazkia: Iñigo Ganbra.

Ederki ospatu zuten aranoarrek Zomorroen egun haundia. 'Kontua eta zikina' ikuskizunarekin borobildu zuten eguna.

Aranoarrak izan dira goiztiarrenak Inauteriak ospatzen. Larunbatean izan ziren Inauteriak bertan, eta gogotik ospatu zuten Zomorroen egun haundia. Goizean etxez etxeko bisita egin zuten, Izer eta Alabierren laguntzarekin. Bazkalostean, urteroko Zahagi dantza egin zuten, eta 'Kontua eta zikina' ikuskinarekin borobildu zuten eguna, Ixabel Agirresarobe Arzallusen eskutik. 

Eguraldia lagun, giro ederra sortu zen antolatutako jarduera guztietan, eta bizilagunak gustura aritu ziren festan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!