Kontzertua eta hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 22a, 00:00

Jardueraz gainezka iritsi da gaurko eguna Aranora. Kulturaz eta ingurumenaz gozatzeko aukera izanen dute, kontzertu batekin eta hitzaldiarekin. Eguerdiko 12:00etan hasiko da lehenengo jarduera: Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatutako kontzertua. Leitzako Jeiki Abesbatzako kideek eskainiko dute kontzertua, Aranoko elizan. Kantutegi alaia prestatu dute gaur eguerdia girotzeko. Bigarren jarduera, berriz, arratsaldeko 17:00etan izanen da. Iñaki Romero Iraola Aranzadiko Herpetologia saileko kideak Aranoko eta inguruetako anfibioei buruzko hitzaldia eskainiko du. Maisuenean izanen da saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!