Bapo bazkalduta egun ederra, Aranon

Kronika - Erredakzioa 2023ko ira. 27a, 00:00

Xalaparta elkarteko bazkide eta gertukoak, larunbatean, Aranon.

Urteroko zitari eutsi zioten joan den asteburuan, Xalaparta elkarteko bazkideek; izan ere, urteroko irteera antolatu zuten, Aranora. 40 bat lagun elkartu ziren bertan bazkaltzen, eta giro ederrean pasa zuten larunbata. Bazkal ostean toka txapelketa jokatu zuten; gizonezkoetan Paco Murrianak irabazi zuen, eta emakumezkoetan, Lara Mitxelenak lortu zuen garaipena. 

Ezkerretik hasita,  Paco Murriana, Aritz Etxeberria eta Lara Mitxelena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!