Lepazuria, autoak harrapatuta, hilik agertu zen

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 23a, 00:00

Hernanitik Aranora doan errepidean agertu zen hilik.

Hernanitik Aranorako bidean, Nafarroako aldean, lepazuri gaztea hilik agertu zen astelehen goizaldean, autoren batek harrapatuta. Goizean topatu zuten herritar batzuek, Goizuetara zijoazela. Errepide ertzean utzi zuten, eta Nafarroako basozainei deia egin zieten bertatik erretiratzeko. Lepazuria Mustelidae familiako tamaina ertaineko ugaztun haragijale eta harrapari gautiarra da. 40 eta 50 zentimetro arteko luzera izaten du. Isatsak 21 eta 27 zentimetro bitartean neurtzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!