Urteroko hitzordu seinalatua izanen dute aranoarrek gaur, San Roke eguneko jaiarekin. Txistu doinuek markatutako erritmora ospatuko dute aurtengoa ere, eta toki askotatik etorriko dira txistulariak oraingoan: Hernanitik, Goizuetatik, Leitzatik, Elorriotik, Zarauztik, Pasaiatik, Aresotik...
Goizean egingo dute elkarretaratzea Aranoko plazan, eta ermitara bidean abiatuko dira, txistu doinuekin herritarrei deia eginez. Meza eta hamaiketakoa eginen dute ermitan, eta kalejiran bueltatuko dira herrira, Kontsejun herri bazkaria egiteko. Izena eman behar da bertan bazkaltzeko, 636 674 081 telefonora deituta.
SAN ROKE JAIA ARANON
10:00, Txistularien elkarretaratzea, herriko plazan
10:20, Txistularien irteera San Roke ermitara, eta mezara bertaratzen direnei harrera
10:30, Kanpai-jotzea Aranoko elizan, jaiaren hasiera iragarriz
11:00, San Rokeren omenezko meza, ermitan
11:45, Hamaiketakoa ermitaren ondoan, txistulariek girotuta
Ondoren, Kalejira herrian zehar
14:30, Herri bazkaria Kontsejun
18:00, Jaiaren amaiera, 'Agur Jaunak eta Andreak' doinuarekin