San Roke jaia, txistulariekin, etzi ospatuko da Aranon

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 14a, 00:00

Tradizioari jarraituz, Arano herriak San Roke eguna ospatuko du etzi, abuztuaren 16an. Ohitura den bezala, Santua gurtzen duen ehun urteko baseliza txiki geratuko da, Meza Santura joaten den jende guztia hartzeko. 11:00etan izango da hori. Meza amaitu ondoren, baselizaren ondoan hamaiketakoaz gozatuko dute, txistulariek animatuta. Ondoren, kalejira herrian zehar antolatu da eta bazkaria Kontsejupen 14:30etan hasiko da. Jaiei 18:00etan emango zaio amaiera Agur Jaunak eta Andreak doinuarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!