Aste honetan bertan egiten ari dira Aranoko errepideko asfaltazio lanak, Kaxetatik herrira doan bidean. Obrak direla eta, errepidea itxita egonen da eguneko zenbait ordutan. Gaur goizeko 08:00etan itxiko dute, arratsaldeko 19:00ak arte; eta Surotik Kaxetarako bidea eguerdiko 12:00etan itxiko dute. Udaletik jakinarazi dute gaur ez dela mediku kontsultarik izanen, eta larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean daudela.