Aste honetan bertan eginen dituzte Aranoko errepideko (NA-4016) asfaltazio lanak; Kaxetatik herrira doan bidekoak, hain zuzen. Obrak direla eta, errepidea itxita egonen da eguneko zenbait ordutan.
Gaur bidea itxita egonen da 11:00etatik 14:30etara eta 15:30etatik 19:00etara. Surotik Kaxetarako tartea, aldiz, irekita mantenduko dute egun guztian. Bihar errepidea goizeko 08:00etan itxiko dute, arratsaldeko 19:00ak arte; eta Surotik Kaxetarako bidea ere eguerdiko 12:00etan itxiko dute. Azkenik, ostegunean bide guztia itxita egonen da goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Ostiralean jada irekita mantenduko dute errepidea.
Bestalde, Aranoko Udaletik jakinarazi dute asteazkenean ez dela mediku kontsultarik izanen herrian. Dena dela, 112 larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean daude.