Senar emazteak garaile, musean

Kronika - Erredakzioa 2023ko uzt. 28a, 00:00

Patxi Bakero eta Rosa Olaizola astelehenean, garaipena lortuta, pozik.

Astelehenean jokatu zen Santio jaietako 39garren mus txapelketa Aranon; eta aurten Rosa Olaizola eta Patxi Bakero senar emazte goizuetarrek eraman zuten txapelketako txapela etxera.  Bigarren gelditu ziren Jose Luis Toledotxiki eta Iñigo Izeta; hirugarren postua lortu zuten Juanito Eskuderok eta Antonio Zubeldiak; eta laugarren egin zuten Beñat Apezetxeak eta Oier Apezetxeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!