Atzo atseden hartuta, gaur izanen dute egun haundia aranoarrek, Santio Eguna ospatuko baitute denak elkarrekin, goizetik gauera bitartean. Hala, gaur goizean goizetik, Hernaniko dultzaineroen bisita jasoko dute herria esnatzeko aitzakia hartuta, dianarekin. Jarraian, Santio Eguneko meza eginen dute, 11:0etan. Meza amaitu ostean, esku pelotak hartuko du nagusitasuna, eta iazko bikote berberak izan dira aurrez aurre, hala nola, Egoitz Olaizola eta Markel Lizeaga ariko dira Aranoren izenean, eta Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea izanen dira Goizuetaren ordezkari. Ondoren, jubenilen arteko pilota partidua ere izango da frontoian; Julen Deskargak eta Egoitz Elosegik, Mikel Leoneten eta Oihan Legarretaren aurka jokatu beharko dute.
Partiduak amaituta, momentuko bertsolari onenetako lau ariko dira bertsotan: Maialen Lujanbio, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto. Hala ere, ez diete bertsolariek emango amaiera Santio Egunari, herri afari autogestionatuarekin emanen diete amaiera, eta nola ez , bingo musikatuak lagunduta.
ARANOSANTIO EGUNA, GAUR 11:00, Meza. Ondoren, Aranoren eta Goizuetaren arteko ohiko esku pilota partidua: Aranorekin, Egoitz Olaizola eta Markel Lizeaga; eta Goizuetarekin, Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea. Segidan, Jubenilen arteko esku pilota partidua: Julen Deskarga eta Egoitz Elizegi, eta Mikel Leonet eta Oihan Legarreta. 17:30, Herri kirolak: Haritz Esnal eta Oihana Fernandez de Barrena, Mikel Indakoetxea 'Palaxio' eta Malen Barrenetxearen kontra. 19:00, Bertso saioa: Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Festak bukatzeko, Herri afari autogestionatua, bingo musikatuarekin. |