Alkatetza hartu du Joxan Ruizek, talde berberarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 17a, 19:22

Xabier Cueto, Xabier Legarreta, Kontxi Claver eta Jon Mari Beasain izanen ditu taldekide, datozen lau urteotarako.

Urumea bailarako udaletan goiztiarrena izan da Aranokoa, korporazio berria osatzeko plenoa egiten. 09:00etan elkartu dira bost hautetsiak, eta kargua hartu dute datozen lau urteotarako: Joxan Ruiz Miner izango da alkate, beste legegintzaldi batez; eta taldekide izanen ditu Xabier Cueto, Xabier Legarreta, Kontxi Claver eta Jon Mari Beasain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!