Guztiz erre zen Aranoko Gaztazenea etxea, astearte gauean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 27a, 08:55

Gauerdia baino lehen piztu zen sua, eta goizaldera arte ezin izan zuten kontrolatu. Ez da zauriturik izan, baina etxea erabat erreta geratu da.

Sute haundia izan zen asteartetik asteazkenerako gauean, Aranon: Gaztazenea etxean piztu zen sua, gauerdia baino lehen; eta goizaldera arte ezin izan zuten kontrolatu, Goizuetako suhiltzaile boluntarioek, eta Donostiako eta Cordovillako parkeetatik gerturatutako suhiltzaileek. Ez zen zauriturik izan, baina etxea guztiz erreta geratu da.

Atzo arratsaldean, suhiltzaileek bertan jarraitzen zuten oraindik, teilatuaren saneamendu lanetan nagusiki. Eta gau osoan zehar, herritarrak aritu dira txandaka zainketa lanetan, pizten ziren txinpartak itzaltzen, hego-haizeak zabaldu ez zitzan. Lan horretan jarraitzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!