Aranon gaur, Jubiloteka probatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 20a, 00:00

Maisuenean eginen dute saio irekia, 11:00etan hasita. Ostegunero izanen da Jubiloteka, 10:00etatik 13:00etara.

LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lau herrietan izanen da Jubiloteka aurten, eta saio bana eginen dute astero, herri bakoitzean. Aranon, ostegunetan izanen dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Maisuenean.

Horietan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, Gizarte Zerbitzura deituta (948 51 08 40), eta 5 euro dira hilean. Baina apuntatu aurretik probatu nahi dutenentzat, saio irekia antolatu dute aste honetan. Gaur bertan izanen da Aranokoa, goizeko 11:00etan hasita, Maisuenean bertan.

Egitasmoa ezagutzeko aukera izanen dute herritarrek, modu horretan. 65 urtetik gorakoei zuzendutako saioak dira, eta horietan, monitore batek gidatuta, landuko dituzte memoria ariketak, oreka, koordinazioa, luzaketak... 

Goizuetan asteartean egin zuten saio irekia, probatu nahi zutenentzat, jubilatu elkartean. Bertan, asteartero izanen dira saioak, 10:00etatik 13:00etara. Goizuetarren kasuan ere, 5 euro dira hilean, eta izena emateko modua berbera da: 948 51 08 40 telefonora deitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!