Bikote hernaniarrak lehenengo postua, Aranon jokatutako XXXVIII.Mus txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 28a, 00:00

Notayo eta Bittor izan ziren XXXVIII. Mus txapelketako irabazleak.

Joan den ostiralean jokatu zen XXXVIII.Mus txapelketa, Aranoko San Roke elkartean. Giro ederraz gozatu zuten parte hartzaileek eta baita mus txapelketa ikustera bertaratu zirenek. Lehenengo postua,  Bittor eta 'Notayo' bikote hernaniarrak lortu zuten. Sekulako maila erakutsi zuten, eta azkenean, txapela etxera eramatea lortu zuten. Bigarren postuari eutsi zioten, Antoniok eta Juanitok, goizuetarrak biak. Hirugarren postuan, berriz, Tutu eta Julian ereñotzuarrak gelditu ziren. 

 

Antoniok eta Juanitok bigarren postuari eutsi zioten. 
 
Tutu eta Julian, hirugarren postuan gelditu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!