Herri kirol saio ederra izanen da Aranon, gaur arratsaldean, Santio Egunez. Baina ordubete beranduago hasiko dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez: arratsaldeko 17:00etan beharrean, 18:00etan ekinen diote.
Aurrez aurre ariko dira bi bikote mixto, biak ere maila haundikoak: batetik, Maika Ariztegi iturendarra eta Joseba Izeta aranoarra; eta bestetik, Karmele Gisasola 'Zelai' mallabiarra eta Haritz Esnal usurbildarra.