Hasi dira Santio Jaiak, Aranon ere! Emakumea eta kirola izan dira protanista aurten, festen hasierako txupinazoan; eta herriko emakume kirolariek bota dituzte suziriak balkoitik, Xabier Legarretak eskaini dien bertsoaren ondoren.
Segidan, beste zortzi emakume kirolarik eman diote segida festari, frontoian. Aurrena, gazteak aritu dira esku pelotan, Araitz Legarreta aranoarra tartean zela. Eta ondoren, Ados Pilotakoak kantxaratu dira, Plazaz Plaza txapelketako partidua jokatzeko. Ikuskizun ederra eskaini dute, hasieratik bukaerara, mota guztietako jokaldiekin.
Eta ez da frontoian amaitu bertaratuen gozamena, feriak jarri baitio errematea egunaren aurreneko zatiari. Jan-edana gogotik izan da bertan: etxeko sagardo ugari, txorizo pintxoak, gazta, urdaiazpikoa, tartak, bizkotxoak... Eta baita lehiaketako patata tortillak ere! Aurtengo irabazlea, beste behin, Mertzeneko Mari Jose izan da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!