Santio Jaiak 2022

Apar festa, herri kirolak, bertso saioa, eta festa giroa, Aranoko Santiotan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 22a, 00:00

Aurtengo Santio jaietan, txikiek apar tartean gozatzeko aukera izanen dute. Azkenekoz 2019an egin zen.

Astelehenean da Santio eguna, eta goizean goizetik esnatuko dira aranoarrak. Jarduera mordoa antolatu dira egun horretarako, besteak beste, meza nagusia, pilota partiduak eta herri kirolak. 

Badatoz Aranon hain maiteak diren Santio jaiak. Aranoarrak gaurtik jaiak ospatzen hasiko badira ere, bihar emango zaie hasiera Aranoko Santio jaiei txupinazioarekin, eta astelehenera arte iraunen dute. 

Gaur gauean, hitzordu paregabea dute mus zaleek. Izan ere, gaueko 22:00ak aldera, 38garren Mus txapelketa jokatu da San Roke elkartean. Eta bihar, goizeko 11:00etan, aranoarrak herriko plazan elkartuko dira, txupinazoan. Gainera, aurtengo txupina kirolari izandako emakume aranoarrek botako dute, emakumea eta kirola erdigunean jarriz. Behin txupina botata, partiduekin hasiko dira, eta ondoren, 17garren azokari eta patata tortila txapelketari emanen zaio hasiera. 

Arratsalderako, Gorritiren ikuskizunak hartuko du protagonismoa Aranon, eta jarraian, 19:30ak aldera, Valentina Dontsova pianojolearen entzunaldiaz gozatzeko parada izanen dute bertaratzen diren herritarrek, elizan. Gaueko 21:00ak aldera, herri afari baten bueltan, bapo afaltzeaz gain, abestien artean sekulako jai giroan murgilduko dira aranoarrak. Eta jarraian, Izer eta Alabierren erromeriarekin, gorputzak dantzan jarriko dituzte.

Etziko ajeari aurre egiteko, goizeko 11:00ak aldera, Umore Ona taldeko dantzariek emanaldia eskainiko dute, eta 12:00etan, etxeko txikien pilota partiduei emanen zaie hasiera. Jarraian, bazkaltzeko tarte luzea izanen dute aranoarrek. Izan ere, energiak hartu beharko dituzte, arratsalderako apar festa antolatu baita. Ondoren, txokolate bero eta ederra edateko parada izanen da, eta 18:30ak aldera, berriz, Hernaniko Bitartean Folk taldearen eskutik erromeria baten bueltan Arano dantzan jarriko da. 

Dantzak ez du hutsik egingo aurten, Aranon.
 
 

Astelehenean, Santio eguna

Goizeko mezarekin emango zaio hasiera asteari, eta horrekin batera, Santio eguna ospatuko da. Jarraian, jubilatuek, hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izanen dute kontzejun. Segidan, 12:30etarako, kadete mailako gazteen arteko pilota partidua antolatu dute: X. Iturbek eta M. Leonetek, O. Legarretaren eta E. Elizegiren aurka jokatuko dute. Ondoren, nagusien pilota partidua jokatuko da: Olaizolak eta Lizeagak, indarra neurtu beharko dituzte Apezetxea eta Apezetxearen aurka. 

Arratsaldean, herrik kirolek hartuko dute nagusitasuna, eta hau amaituta, arratsaldeko 19:30ak inguruan, bertso saioak itxiko ditu aurtengo jaiak; honakoak izango dira oholtzara igoko diren bertsolariak: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Jone Uria eta Sustrai Colina Gaiak jarriko dituena, Maider Ansa izanen da.

EGITARAUA

ARANO

GAUR

22:00 38.Mus txapelketa San Roke elkartean.

BIHAR 

11:00 Txupinazoa udaletxeko balkoitik. 

11:30 Pilota partidua. Infantil mailako neskak: Amaiur Martinez- Ainitze Martinez/ Araitz Legarreta-Kattalin Madariaga. 

12:00 Plazaz plaza Pilota partidua: Iturriaga-Orbegozo/Aldaregia-Mujika. Ondoren, 17.Azoka eta Patata Tortila Txapelketa.

17:00 Gorritiren show-af.

19:30 Valentina Dontsova pianojolearen kotnzertua elizan.

21:00 Herri afaria.

Ondoren, Izer eta Alabierekin Errmoneria.

ETZI 

11:00 Umore Ona taldeko Dantzarik.

12:00 Haurren pilota partiduak.

17:00 Apar festa.

18:00 Txokolate egina.

18:30 BITARTEAN Folk taldearen eskutik erromeri gidatua.

UZTAILAK 25

SANTIO EGUNA

10:30 Diana Hernaniko Dultzaineroekin.

11:00 Meza. Ondoren, Jubilatuentzako hamaiketakoa kontsejun.

12:30 Kadete mailako gazteen arteko pillota partidua: X.Iturbe-M.Leonet/O.Legarreta-E.Elizegi. Ondoren, Pillota partidua: Olaizola-Lizeaga(Arano)  Apezetxea-Apezetxea(Goizueta).

17:00 Herri kirolak: Maika Aristegi eta Joseba Iceta/ Karmele Gisasola 'Zelai eta Haritz Esnal.

19:30 Bertso saioa: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Jone Uria  eta Sustrai Colina. Gai jartzaile: Maider Ansa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!