Aldarrikapenak etenik ez du izanen, Aranon

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 10a, 00:00

Emakumeak, astearteko afarian.

Larunbatean, ipuin-kontaketa, dokumentalaren proiekzioa eta afaria izanen dituzte.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, martxoaren 8rako antolatutako ekintzez gain, beste hainbat egitasmo ere zehaztu dituzte Aranon datozen egunotarako. Hain zuzen, martxoaren 12an, larunbatarekin, arratsalde ederra izateko parada izanen dute aranoarrek.

 

Ipuin-kontaketa, dokumentala eta emakumeen afaria

Denera, hiru jarduera zehaztu dituzte egun larunbaterako. Batetik, arratsaldeko 17:00etan hasita, Berdintasuna maite dugulako ipuin kontaketa izanen da 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Bestetik, Berdintasun batzordeak antolatuta, Zauriak dokumentala proiektatuko dute 19:00etan. Eta, azkenik, eguna ezin hobe amaitzeko, herriko emakumeak elkartu eta afaria eginen dute elkarrekin, 21:00ak aldera hasita. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!