Iñauterien atarian, Aranoko zomorroek Zahagi Dantza eginen dute bihar eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2022ko ots. 18a, 00:00

Aranoarrak dantzan, 2019ko karnabaletan.

Osasun egoera medio, bazkaria ez da izanen aurtengoan. Hala ere, ohiturari eutsiz, Zahagi Dantza eginen dute bazkal aurretik. 

Asteburu honetan helduko dira karnabalak Aranora. Urteroko martxa izanen ez badute ere, dantza eta giro ona, behintzat, ziurtatuta egonen dira. Hain zuzen, osasun egoera medio, iñauteriak ez dira betiko moduan ospatuko. Hori horrela, zomorroen bazkaria eta mozorroen desfilea bertan behera gelditu dira. 

Urteroko zitari eutsiz, hori bai, Zahagi Dantza eginen dute zomorroek. Bihar, goizean goiz abiatuko dira Beltsoko bordatik puskak biltzera. Ondoren, bazkal aurretik, Zahagi Dantza eginen dute. 

Bestalde, aurreratu dutenez, zomorroei etxeko atarian harrera egiteko prest daudenek, mezua bidali behar dute Aranon zer berri Whatsapp taldera. Gaur, ostirala, da horretarako azken eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!