Plazaz Plazako finalerdi bat etzi, Aranoko plazan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 13a, 00:00
Plazako frontonan jokatuko dute finalerdia.

12:00etan hasiko da partidua. Beste finalerdia bihar jokatuko da, Etxaurin.

Plazaz Plaza pilota txapelketa profesionaleko finalerdietako bat jokatuko da etzi, plazako frontonan, eguerdiko 12:00etan hasita. Iera Agirre eta Gentzane Aldaik, Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendi izanen dituzte aurrez aurre, eta indarrak neurtuko dituzte bi bikoteek, finalera pasea lortzeko.

Txapelketa honetako aurreneko edizioa da aurtengoa, eta bi multzotan banatuta, guztira zortzi bikotek eta hamasei pelotarik parte hartu dute. Beste finalerdia bihar jokatuko da, Etxaurin: Salsamendi eta Orbegozo, Arrizabalaga eta Mendibururen kontra.

Espero baino beranduago iritsi da finalerdia Aranora. Izatez, Santio egunerako zeuden iragarrita finalerdietako partiduak, uztailaren 25erako; baina atzerapena izan zen inal laurdenetako partiduetan, Ados Pilota klubeko pilotari batek positibo eman zuelako koronabirusean. Hasierako daten arabera, atzo zen jokatzekoa finala bera. Baina txapelketako azken partiduen egutegia moldatu behar izan dute, eta bihar ekingo diote berriz ere, Aranon hitzorduetako bat jarrita. Herritarrei luzatu diete gonbitea, partidua ikustera animatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!