'Mairu baratzetan' bideoklipa, kalean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mai. 10a, 00:00

Olatz Zugasti hernaniarrak Mairu baratzetan kantuaren bideoklipa kaleratu berri du, eta dagoeneko ikusgai dago plataforma digitaletan (YouTuben, kasu). Hernaniarrak dio, kantu honekin Aranora, hau da, aitonaren herrira itzuli dela. Bideoklipa, hain justu, Aranon dago oinarrituta; eta irudietan, mairu baratzez edo cromlechez gain, herria bera eta inauterietako xomorroen marrazki abstraktuak ikus daitezke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!