Auzolanerako deia bihar, Abañoko zentralean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Bihar, Abañoko zentralean auzolana egingo dute aranoarrek, goizeko 11:00etan. 

Joan den iganderako aurreikusita zegoen hazi tailerra, baina azkenean, bihar izango du leku auzolanak, goizeko 11:00etan Abañoko zentralean.

Aranoarrek tailer honen medio, auzolana eta baserri lanen jakintza elkar trukatzea dute helburu. Aurtengo bigarren auzolana izango da eta Cederna Garalur, Udalak eta Dagoenean Bonbon taldeak antolatu dute proiektu hau.

Bertaratu nahi duen orok, aurrez jakinarazi beharko du arano.udala@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 645 727 765 zenbakira deituz.

Parte hartu behar dutenei material hau ekartzeko eskatu diete antolatzaileek: «berrerabiltzeko ontziak jogurtarenak, esnearenak... bertan haziak ereiteko. Eta etxeko haziak badituzue, ekarri elkar trukatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!