Auzolanerako deia gaur, Abañoko zentralean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 14a, 00:00

Gaur, Abañoko zentralean auzolana eginen dute aranoarrek, goizeko 11:00etan hasita. 

Gaur goizeko 11:00etan, Aranoko Abañoko zentralean, auzolana eginen dute, Dagonenean Bonbon taldeak, Udalak eta Cederna Garalurrek antolatuta. Bertako lagunek, «haziak eta hazitegiak izango dituzte hizpide, eta denon artean jakintza hori elkartrukatzea da ideia», azaldu dute antolatzaileek. 
Bertaratu nahi duen orok, aurrez jakinarazi beharko du arano.udala@gmail.com helbide elektronikora idatzita. 
Gaur goizeko 11:00etan Abañon bertan gelditu dira, eta parte hartu behar dutenei, material hau ekartzeko eskaera luzatu diete: berrerabiltzeko ontziak «jogurtarenak, esnearenak... bertan haziak ereiteko. Eta etxeko haziak badituzue, ekarri elkar trukatzeko». 
Antolatzaileek, bertaratzeko deia luzatu diete Aranoko herritarrei, «gure asmoa da elkarbanatzera animatzea jendea, eta herritarrak auzolanean parte hartzea».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!