Pasa den urtean hasitako dinamikari jarraipena emateko asmotan, aurten ere eskualdeko elikadura sistema lantzen segituko dute Nafarroako hainbat herrietan. Udalerri bakoitzean, bertako lantaldearekin bilera egiteko asmoa duela ere azaldu du Cederna Garalur elkarteak, eta baserritarren elkartearen egoerari buruz ere jardungo dute.
Gaur arratsaldeko 17:30etan, Aranon izango da saio bat, Maisuenean hain justu. Antolatzaileek aipatu dute, edukiera mugatua dela, eta bertaratzeko asmoa dutenek, aurrez abisatu behar dutela.