Harategia

Harategi zerbitzua martxan da berriro Aranon, Lizarragaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 23a, 00:00
Juan Ramon Lizarraga harakina, herritar bati eskatutakoa entregatzen.

Ostiralero eramaten dizkie eskariak herrira, Juan Ramon Lizarraga Goizuetako harakinak, Aranoko bizilagunei.

Koronabirusaren pandemia le­hertu zen egunetan hartu zuen Juan Ramon Lizarragak, Goizu­etako harategia, Ximon Apezetxeak utzi ondoren. Eta orain, Aranoko harategi zerbitzua ere jarri du martxan: ostiralero igotzen da, arratsaldeko 16:00etan, aranoarrek egindako eskariak eramatera, herrira bertara.

Urtetan eskaini zuen zerbitzu hori Ximon Apezetxeak Aranon, eta zerbitzu hori ematen jarraitzeko asmoa erakutsi du Juan Ramon Lizarragak, orain. «Eskertzekoa da, Aranon hara­te­gi zerbitzua eskaintzen ja­rrai­tzeko prestutasun hori erakus­tea. Primerako zerbitzua da hori, herritarrentzat», azpimarra­tu du Aranoko Udalak.

WhatsApp bidez zein telefonoz egiten dizkiote eskaerak harakinari, astean zehar. Eta berak prestatu, eta ostiralean era­maten ditu bertara. Ordainketa egiteko, berriz, bi modu daude aukeran: txartelarekin ordaindu daiteke, datafonoaren bitartez; edota Bizum bidez egin daitezke ordainketak, telefono mugikorra erabilita.

Harakinarekin hurrengo hitzordua, bihar arratsaldean bertan daukate  aranoarrek, herriko plazara gerturatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!