Santio festak

Aranoko Santio festak, bertan behera gelditu dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 1a, 00:00
Ez da txupinazorik izango aurtengoan, eta ekintzen bat sortzen bada, «arduraz jokatzea» eskatu du Aranoko Udalak.

Aurten gertatu den pandemiak bultzatuta, Aranon ospatzen diren Santio festak bertan behera uztea erabaki du Jalki kultur elkarteak eta Aranoko Udalak, «aurten ez dira festak ospatuko, ez behinik behin betiko eran». 

COVID-19aren pandemiak, bultzatu du bazter guztietako festak bertan behera uztea, eta Aranon ere hala gertatu da, «ez dago esan beharrik, aurten COVID-19aren kontu honek, dena hankaz gorajarri duela, eta Aranoko festak ez dira salbuespena». Hori horrela, Jalki kultur elkarteak, Aranoko Udalak eta festa batzordeak, Santio Jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute. 

Jalki kultur elkarteak eta Aranoko Udalak azaldu dute, jende elkarketa haundiek ez dutela mesede egiten, eta arrazoi hori tarteko, ezin izango direla Santioak ospatu. «Aurten ezingo dugu arkume jatea egin, feriarik ez dugu izango...». 

Jakinarazi dute, data gerturatu ahala, herri ekimenez bultzatutako jarduerek aurrera egingo duten edo ez ikusteko dagoela. Hala ere, «espontaneoki ekintzaren bat sortuko balitz, arduraz jokatzea» eskatu du Udalak. Gaineratu du, «ea guztion artean bere onera ekartzen dugun guztia!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!