Elurra Aranon

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 31a, 19:09

Zozomikoteek gogorarazten digute, udaberrian sartuta ere, negua ez dela guztiz joan. Eta halaxe izan da. Elurra egin du martxoaren 30ean, eta Aranon irudi polit hauek utzi ditu.

Udaberrian sartu ginen martxoaren 20an, baina negu giroa etorri zaigu berriro ere. Martxoaren 30ean elurra bota zuen Euskal Herriko hainbat txokotan, eta baita Urumea bailaran ere. Arano zuri-zuri eta eder-eder esnatu zen. 

 Zozomikoteak esaten zaie Euskal Herrian martxoko azken egun eta erdiei, eta apirileko lehenengo egun eta erdiei, gogoratzeko negua berriro ere etorri daitekeela, udaberria izangatik. Eta halaxe erakutsi digu naturak beste behin ere, azken elur malutekin eta egun hauetako hotzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!