Aspaldikoa da Aranon, zomorro koloretsuak Inauterietan puska biltzen ateratzeko ohitura. Baita Zahagi Dantza ere. Gaztetxorik ez dute falta izan aurten, aterik ate giroa koloreztatzeko, eta dantzan erreleboa hartzeko. Zomorro ttiki eta haundi, Inauteririk izanen dute oraindik.