INAUTERIAK

Eguzki printzek argituta Aranon, zomorroak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00
Goizean goiz mugitzeak ez zituen uxatu aranoarrak, Inauteriak ospatzetik.
Dantza eta dantza pasa zuten eguna, zomorroek.
 

Larunbata izan zuten Inauteriak ospatzeko eguna, Aranon. Goizean goiz, 08:00etan jarri zuten hitzordua zomorroek, Beltsoko bordan, eta Izer eta Alabierren trikitixa eta pandero doinuek lagunduta ekin zioten puska biltzeari eta dantzatzeari. Eguzkiak bezainbeste argitu zituzten bazterrak jantzi koloretsuek, eta epeltasun horrek lagunduta gustora eta giro ezin hobean egin zuten buelta, txokorik txoko. Bazkaritan indarrak hartuta, gaztetxoenek hartu zuten erreleboa arratsaldean, Zahagi Dantzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!