Inauteriak

Etzi helduko dira Inauteriak, Aranora

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 13a, 00:00
Giro ederrean igaro zituzten aurreko urteko Inauteriak, Aranon.

Asteburu honetan, goizeko 08:00etarako puska biltzen ariko dira Aranon, Inatuerien eguna baitute larunbatean. 

Bailarako beste herrietatik baino lehenago pasatzen dira Karnabalak Aranotik. Hori horrela, larunbat honetan izango da Aranon festa. Goizean goizetik hasiko dira ekintzak egiten; Beltsoko bordatik aterako dira puskak biltzera, Izer eta Alabiarrekin batera. Behin goizeko ekintza amaituta, sabelak betetzeko asmotan, zomorroen bazkaria antolatu da, eta gaur da azken eguna izena emateko, Kontsejuko arbelean. 

Arratsaldean, Zahagi Dantza ikusteko aukera ere izango da, 17:30ak inguruan, eta Inauterietako egun sendoarekin amaitzeko, afari herrikoia eginen dute elkartean, eta afal ostean, bingo musikatuaz gozatuko dute. Gogoratu gaur dela azken eguna, bazkarian izena emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!