Frekuentziak aldatu behar dira, Aranon

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Datorren asteartea baino lehen, telebisten frekuentziak eguneratu behar dira, Arano, Areso, Bera Etxalar, Igantzi, Leitza eta Lesakan.

Datorren asteartea baino lehen, telebisten frekuentziak eguneratu behar dira, eta herrietako bat Arano da. Etxe indibidualek ez dute moldaketarik egin beharko. Gainerako herrietan otsailaren 17tik aintzinera egin beharko dute aldaketa.

Dibidendu digitala
Aldaketa hau, bigarren dibidendu digitala delakoaren ondorioa da. Europak aginduta, «2020ko ekainaren 20rako libre utzi behar da 700MHz-ko banda telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldia (5G) ezartzeko. Prozesuak ez du telebista katerik desagerraraziko, ezta sorraraziko ere. Eraikin batzuetan ez da telebista seinalea jasotzeko instalazioa aldatu beharko eta aldatu behar dutenek, «diru laguntza eskatu ahal izango dute».

Etxe indibidualek ez dute moldaketarik egin beharko, baina pisu blokeek aldiz bai. Antenaren instalazioa egokitu beharko da. Hori ez bada egiten, ez da telebista katerik ikusiko etxean. Behin telebista-antena frekuentzia berrietara egokituta, «urrutiko agintearen laguntzaz telebista brisintonizatu beharko da».

Antena teknikarien lanak kostuak duenez, gobernuak aldaketak ukitzen dituen etxebizitza komunitateei zuzeneko dirulgauntza ematea erabaki du. «Eraikinean lehendik zegoen azpiegituren arabera 104,3 euro eta 677,95 euro arteko dirulaguntza jasotzeko aukera dute komunitateek.

Dirulaguntzak
Dirulaguntza eskaera hauek, irailaren 30era arte egin daitezke. Eskaerarekin batera «faktura eta instalazio buletina aurkeztu beharko dira». Dirulaguntza jasotzeko egokitzapena, Telekomunikazio Instalatzaileek Erregistroan izena emanda dauden isntalazio enpresek egin behar dute.

Astearterako beraz gogoratu, telebisten frekuentziak eguneratu beharko direla, Gipuzkoatik gertu dauden herrietan, haien artean, Arano.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!