Inauteriak

Zahagi dantzaren inguruko jardunaldia

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 2a, 00:00

Zahagi dantzaren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu dute gaur arratsalderako 18:30etan, Aranon. Bertan, batetik, dantzaren jatorriaren inguruko azalpenak ematea da asmoa, eta izan duen garapenari buruz hitz egitea. Horretarako, zahagi dantzan parte hartu izan duten herritarrak gerturatuko dira jardunaldira.Behin dakitena erakutsita, zahagi-dantzari berriei eta datozenei ikasteko aukera emanen zaie, eta denen artean aurrera nola egin erabakitzeko ideiak biltzea izanen da azken helburua; zahagi dantzarekin jarraitzeko moduen inguruan hausnartzea, hain zuzen

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!