MAISUENEA

Inauteriei eta Guifineti buruz, bilera bana gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00

Goizeko 11:00etan Maisuenean jarri dute zita, Inauteriak antolatzen hasteko; eta 12:00etan ariko dira Guifinet sareaz.

Zita bikoitza jarri dute gaur, aranoarrek, Maisuenean. Eta zehazki, bi bilera eginen dituzte, goizeko 11:00etan hasita. Inau­te­riei buruzkoa izanen da au­rre­nekoa, eta Guifinet sareari bu­ruzkoa bigarrena.

Goizeko 11:00etan bilduko da festa batzordea, Inauteriak an­to­latzen hasteko. Otsailaren 15ean ospatuko dituzte aurten, eta eguneko ekintzak prestatzen hasiko dira, gaurko bilerarekin. Irekia izanen da saioa, eta interesa duten guztiek azaldu daitezke, parte hartzera.

 

Bazkidetzak sinatzeko zita, Guifinet proiektuan

Eta ondoren, Maisuenean ber­tan, eguerdiko 12:00etan jarri du hitzordua Jalki Kultur Elkarteak, Guifinet proiektuari bu­ruz aritzeko.

Batetik, bazkidetzak sina­tzeko baliatuko dute bilera, Gui­fineten parte hartuko dutenek. Eta bestetik, proiektuaren egun­go egoerari buruz informatzeko baliatuko dute saioa. Internet sarea herrira helaraztea da proiektuaren helburua, eta da­goeneko Suro auzora iritsi dena, herri osora zabaltzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!