Navarra Television

Aranoko herritarren nondik norakoak, El Tiramillas programan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Duela aste bete, Navarra Televisiónen, Arano izan zen protagonista, El Tiramillas programan.

Duela aste bete, Navarra Televisiónen, Arano izan zen protagonista, El Tiramillas programan.

Aurreko ostegunean, Arano he­rria eta bertako herritarrak agertu ziren Navarra Televisiónek emititutako El Tiramillas programan. Bi zatitan daude banatuta bideoak, biak 26 minutukoak izanik, gutxi gora behera. 

10-11 lagunek hartu zuten parte, eta beraien egunerokotasun eta  istorio zaharrak kontatu, eta Aranoko txoko ederrenak ere erakusten dituzte. Herritarren artean parte hartu zutenak; Aurora Perurena, Javier Ansa, Martín Legarreta, Ignacia Zabala, Jose Antonio Ansa, Joxean Ruiz, Ana Mari Ansa, Peio Ansa, Ne­rea Ansa eta Oihana Kalparsoro.

El Tiramillas, Nafarroko herri txikietatik

Navarra Televisiónek bere baitan hainbat programa dauzka, eta haien artean; El Tiramillas ezaguna da. Nafarroako herri txikietara bisitak egin eta bertako kontuak ezagutzen dituzte, bertako jendearekin tratua egin, eta herri txikietan ederki bizi direla ere kronpobatzen dute.  

Ikusgai, wegbunean

Oraindik ikusi ez duenarentzat aukera dago, Navarra Televisionen web gunean ikusteko. Ntv wegbunean, A la carta sailean, El Tiramillas. emen linka: https://labur.eus/vswMz .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!